
Sestaoko Udaltzaingoaren auto berriak sartu dira
Dagoeneko erabiltzen ari diren lau ibilgailu dira, eta 277.000 euroko inbertsioa egin da horietarako.
Sestaoko Udalak lehen urratsa eman du Udaltzaingoaren esku jarritako baliabide materialak berritzeko prozesuan, zerbitzua emateko baldintzak hobetzeko eta herritarrentzako arreta indartzeko.
Lehen fase honetan, aurrekoak ordezkatzen dituzten lau ibilgailu berri sartu dira. Auto berriak Ford Kuga Titanium modeloak dira, motorizazio hibridoarekin, aldaketa automatikoarekin eta 180 zaldiko potentziarekin. Sestaoko Udalak 277.000 euroko inbertsioa egin du ibilgailu horiek erosteko, eta polizia-agenteek dagoeneko erabiltzen hasi dira.
Herritarren Segurtasuneko zinegotzi Fran Rodríguezek azaldu duenez, horiek guztiek desfibriladore erdiautomatikoa (DESA) dute, eta, horri esker, ibilgailu bakoitzak berehalako baliabide gisa jardun dezake bihotz-biriketako geldialdi baten aurrean; izan ere, Udaltzaingoa izaten da, oro har, horrelako egoeretan gertakarien lekura iristen den lehen baliabideetako bat.
- Labe Garaiaren ondoan 'TAC!' -ren V. edizioa inauguratu da. Hiri Arkitekturaren Jaialdia '
Herritarren Segurtasuneko zinegotziak “polizia-lana egiteko behar diren baliabideak modernizatzeko prozesu baten barruan” kokatzen du jarduera hori. Ildo horretan, zinegotziak azaldu du gaur egun polizia-ekipamenduak berritzeko eta hobetzeko plangintza egiten ari direla.
Neurri horrekin, Sestaoko Udalak ondo hornitutako, hurbileko eta prestatutako Udaltzaingoarekin duen konpromisoa berretsi du.
