
Javi Gonzalezek Sestaoko Alkatetzarako EH Bilduren hautagai gisa jarraituko du
Koalizioaren Mahai Politikoak egungo udal taldeko bozeramailearen “esperientziaren eta konpromisoaren” aldeko apustua egin du
Javi Gonzalez Medrano egungo zinegotzi eta EH Bilduren udal taldeko bozeramaileak Sestaoko alkatetzarako hautagai gisa errepikatuko du 2027ko maiatzean egingo diren udal hauteskundeetan.
EH Bilduk “Javi Gonzalezen esperientzia eta konpromisoaren” alde egin du, pertsonak ekintza politikoaren erdigunean jarriko dituen, auzoetako bizitza indartuko duen eta aukera gehiago, kohesio sozial handiagoa eta bizi kalitate handiagoa izango dituen Sestao eraikitzen lagunduko duen etorkizuneko proiektu bat gidatzeko.
EH Bildu Sestaok uste du bere zerrendaburuak “proiektu kolektibo honen buru izateko eta udalerriak behar duen aldaketaren alde lan egiteko” beharrezko gaitasuna duela.

