
‘Nazioarteko Abesbatzen Topaketak 'aurten izango dira Itsasoko Ama Birjinaren Elizan
Kultur ekitaldi honen 47. edizioa izango da, eta urriaren 16tik 31ra egingo da
San Jorge elizan egiten ari diren indusketen ondorioz, ‘Nazioarteko Abesbatzen Topaketen (V. Javier Bustamante Memoriala) '47. edizioa Mamarigako Itsasoko Ama Birjinaren elizan egingo da aurten.
Ekitaldia urriaren 16tik 31ra bitartean egingo da, honako parte-hartzaile hauekin: Leioako San Juan Bautista Abesbatza Gaztea (hilak 16), Errenteriako Landarbaso Abesbatza (hilak 18), Santurtziko Lagun Zaharrak, Valladolideko Valle de Aguas Abesbatza Taldea (hilak 23), eta ahots zurien nazioarteko Jakarta Youth Choir (Indonesia) eta Txekiar Errepublikako Kajetan Opera Children 's Choir (hilak 31). Azken bi abesbatza hauek ‘Tolosako 57. Nazioarteko Lehiaketan 'ere arituko dira (urriaren 29tik azaroaren 1era).

