
Zuberoa kalean motorrentzako aparkaleku bat seinaleztatzea eskatu du EAJk
Jeltzaleek uste dute komenigarria dela partzelak pintatzea, ibilgailu horiek espaloietan aparka ez dezaten, eta antzeko egoerak izan ditzaketen beste eremu batzuk berrikustearen alde agertu dira
Eusko Alderdi Jeltzaleak (EAJ-PNV) Portugaleteko Udalean duen Udal Taldeak, auzotarren eskari bat jaso eta Zuberoa kalearen inguruan “motorrentzako aparkalekurik ez dagoela” bertatik bertara egiaztatu ondoren, gai hori Hirigintza Batzordera eraman du, non gai horiek jorratzen diren, egoeraren berri emateko eta irtenbideak proposatzeko.
Zuberoa kalea aldapan dagoen kalea da, General Castañosen hasi eta Correos, Gipuzkoa eta Bernardo Castet kaleak zeharkatzen ditu, Simon Bolivar etorbidean amaitu arte. Merkataritza eta ostalaritza jarduera handiko eremua da, eta egoiliarrei dagokienez, ugaria.
- EAJk Repelagako hainbat orube garbitzeko eskatu du
“Zuberoa kalean motorrak aparkatzeko arazo bat antzeman dugu, eta EAJ-PNVk behin baino gehiagotan proposatu du motorrak aparkatzeko partzelak pintatzea eta, horrela, espaloien gainean ez aparkatzea, horrek oinezkoentzako ibilbideak oztopatzen baititu.
Gorka Kerejazu Portugaleteko Udaleko bozeramailearen arabera, “proposamen egingarria da, erraza, gehiegizko kosturik ez duena, baliabide propioekin egin daitekeena eta bizilagunen onurarako izango litzatekeena”. Zinegotzi jeltzaleak gaineratu duenez, “komenigarria litzateke antzeko arazoak izan ditzaketen hiriko beste eremu batzuk berrikustea”.

