
Portugaleteko familiak euskararen eguneroko erabileraz sentsibilizatzeko online hitzaldiak programatu dira
Urriaren 20an eta 22an egingo dira, eta Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleen gurasoei zuzenduta daude.
Portugaleteko Udaleko Euskara Zerbitzuak, “Euskararen Erabilerarako Plan Estrategikoaren” barruan, hezkuntza-komunitatea euskara biziberritzeko prozesuaren parte aktibo bihurtu nahi du, belaunaldiz belaunaldiko transmisioa indartuz eta, era berean, ikastetxeetako familiak inplikatuz.
Helburu horiek izanik, Ebete hizkuntza-aholkularitzako enpresarekin lankidetzan, hitzaldi telematikoak antolatu ditu Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleen gurasoentzat, hezitzaile gisa eta hizkuntza-transmisio eraginkorrean duten zereginaren garrantzia azpimarratzeko, familia euskaldunei zein ez-euskaldunei aholkuak eta tresnak emanez euskararen erabilerarekiko jarrera positiboa izateko.
Zehazki, alde batetik, urriaren 20an, asteartea, hainbat saiotan (9:30, 15:00, 17:00 edo 18:30), "Seme-alabei euskararen erabilerarekin laguntzearen erronka" hitzaldia emango da euskaraz, familia askoren kezka landuz eta familia horiei etxean euskararen erabilera sustatzeko estrategiak diseinatzen laguntzeko hainbat irizpide eta aholku emanez.
- Turismo industrialaren jai handia hartuko du Portugaletek
Bestalde, urriaren 22an, osteguna, hainbat saiotan (9:30, 15:00, 17:00 edo 18:30) ‘Hizkuntzez gozatuz: nola lagundu gure seme-alabei euskararekin eta ikasketekin? 'hitzaldia emango da gaztelaniaz. Azken saio hau familia ez euskaldunentzako sentsibilizazio saio bat da, non euskarazko ikasketei buruzko zalantzak argituko diren.
Ordu eta laurdeneko online saio horietako batean parte hartzeko, urriaren 15a baino lehen eman behar da izena ikastetxeek familiei bidali dieten dokumentuaren estekan: https://labur.eus/ayeu7h33.
Gainera, edozein zalantza argitzeko, Udaleko Euskara Zerbitzura jo daiteke.

