
Eneritz Mancisidor izango da berriro EH Bilduren hautagaia Portugaleten, 2027ko hauteskundeei begira
Duela lau urte ere udal taldeko bozeramailea izan zen Alkatetzarako zerrendaburua
EH Bilduren Mahai Politikoak Eneritz Mancisidor Villamediana proposatu du alkategai 2027ko maiatzeko udal hauteskundeetan. Tokiko zuzendaritzaren ustez, hautagairik onena da 2023an hasitako proiektuari jarraipena emateko; izan ere, Mancisidor bera izan zen hautagaitzaren buru duela lau urte, eta EH Bilduren udal taldearen bozeramaile gisa aritu da Udalean. “Ordutik, gainera, EH Bilduren protagonismoak, eraginak eta jarduera politiko-instituzionalak hazkunde nabarmena izan dute”, adierazi dute.
Mancisidorrek 34 urte ditu, Zunzunegi Institutuko irakaslea da eta aktiboki parte hartzen du hiriko kultur bizitzan eta herri mugimenduan.

