Casilda Iturrizar kalean abiadura murriztea eskatu du EH Bilduk · enportugalete.com
enportugalete.com

Casilda Iturrizar kalean abiadura murriztea eskatu du EH Bilduk

Udal taldeak azterketa tekniko bat eskatu du oinezkoen bide segurtasuna indartuko duten jarduerak sartzeko

· enportugalete.com

Portugaleteko EH Bilduk Casilda Iturrizar kaleko bide-segurtasunari buruzko azterketa teknikoa eskatu du, autoen, bizikleten eta patineteen abiadura murrizteko neurriak hartzeko.

Aldapa handiak gehiegizko abiadurak erregistratzen laguntzen du, eta horrek bide osoan zehar bide-segurtasuna arriskuan jartzen du. EH Bilduren ustez, “kalean dauden oinezkoentzako hiru pasabideek (Santa Klara parean dagoena, Batzokikoa eta Maria Diaz de Haro kalearekiko bidegurutzekoa) segurtasun eskasa dute oinezkoentzat, hain zuzen ere ibilgailuek zirkulatzen duten abiaduragatik”.

Aztertu beharreko jardueren artean daude abiadura muga murriztea, argi seinaleak jartzea edo abiadurari buruzko informazio radarrak instalatzea.

// Harremanetarako

Idatzi iezaguzu

Iradokizunen bat, albiste bat edo publizitate-kontsulta bat baduzu, bete formularioa eta lehenbailehen jarriko gara zurekin harremanetan.