
Barakaldon euskara ikasteko laguntzak eskatzeko epea zabalik
Udalak 35.000 euroko partida bat bideratuko du deialdi honetara, eta horren bidez, joan den ikasturtean ordaindutako matrikulen % 100 berreskuratu ahal izango da.
Barakaldok herritarren artean euskara ikastearen aldeko apustua egiten jarraitzen du. Horretarako, aurten ere, euskara ikastaroren bat egin dutenentzako laguntza lerroa jarri du martxan. Matrikulan inbertitutako diruaren % 100 berreskuratu ahal izatea da helburua.
- Ibarretako futbol zelaiaren berritze integrala amaitu da
Eskaerak irailaren 23tik urriaren 9ra bitartean aurkeztu ahal izango dira. Udalak 35.000 euroko partida du 2025eko irailaren 1etik 2026ko abuztuaren 31ra bitartean ikastaroren bat egin duten barakaldarren artean banatzeko. Dokumentazioa udaletxean aurkeztu behar da, edo telematikoki, egoitza elektronikoaren bidez.

