
Barakaldoko Poliziak belozimetroa jarri du patineteak kontrolatzeko
Erraz garraiatzeko gailu homologatua da, eta aukera emango du hainbat lekutan ikuskapenak azkar egiteko, ibilgailua manipulatu duten egiaztatzeko eta immobilizatzeko.
Udaltzaingoak belozimetro homologatu bat jarri du mugikortasun pertsonaleko ibilgailuak (patineteak) ikuskatzeko. Gailua tablet bati eta inprimagailu bati konektatuta dago, eta ibilgailuaren gehieneko abiadura erregistratzen duen ziurtagiri bat ematen du. Manipulatu egin dutela egiaztatuz gero, agenteek immobilizatu egingo dute. Zehapenaz gain, aparatuaren kalibrazio-ziurtagiria emango diote gidariari.
- Bagatza auzoko argiteria publikoa berritzeko lanak abian
Gailua erraz garraiatzen da, bere pisuagatik eta neurriengatik, eta horrek aukera emango du leku desberdinetan kontrolak azkar egiteko. Helburua oinezkoen segurtasuna hobetzea da.

