Barakaldoko merkataritzan errotuluak euskaraz jartzeko laguntza berriak · enbarakaldo.com
enbarakaldo.com

Barakaldoko merkataritzan errotuluak euskaraz jartzeko laguntza berriak

Urriaren 31ra arte eska daitezke, eta helburua da hizkuntzak eguneroko bizitzan duen presentzia bultzatzea

· enbarakaldo.com

Merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuetako establezimenduen kanpoko irudian euskararen erabilera sustatzeko laguntza deialdi berri bat ireki du Barakaldok. Horretarako, Udalak 5.000 euroko partida bat erreserbatu du, 2025eko azaroaren 1etik 2026ko urriaren 31ra bitartean euskarazko errotuluak jarri dituztenei diruz laguntzeko.

Deialdiari esker, establezimenduen titularrek egindako inbertsioaren zati bat berreskuratu ahal izango dute, % 25 eta % 50 arteko diru-laguntzekin, eskaera bakoitzaren ezaugarrien arabera.

“Horrela, espazio publikoan euskararen presentzia bultzatzen jarraitzen dugu, eta herritarrek tokiko merkataritzarekin harremanak euskaraz ere izan ditzaten laguntzen dugu, gure hiriko eguneroko bizitzan normalizatzen eta ikusarazten lagunduz”, adierazi du Iratxe Foces Euskara zinegotziak.

Izapideak telematikoki egin behar dira, udalaren egoitza elektronikoaren bidez. Horretarako, beharrezkoa izango da identifikazio elektronikoko sistema bat izatea, B@kQ izenekoa. Sistema hori doan lor daiteke, Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (HAZ) hitzordua eskatu beharrik gabe.

“Laguntzen lerro hau aprobetxatzera animatzen dugu, Barakaldon euskararen sustapenean aurrera egiten jarraitzea bilatzen duena, udalerriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu sarearen eskutik”, amaitu du Fozesek.

// Harremanetarako

Idatzi iezaguzu

Iradokizunen bat, albiste bat edo publizitate-kontsulta bat baduzu, bete formularioa eta lehenbailehen jarriko gara zurekin harremanetan.